miércoles, 18 de junio de 2008

1go mailako aurkezpena

Agur udaberria


Agur kukuari
zeru urdinari
haize epelari
udaberriari.

Pozez betetzen
gaitu urtaroari.

Daniela (7 urte)

Udaberria


Zelaian jolasean
bi arkume zuri
matxinsaltoak eta
kilkerrak saltari.
Maialen (7 urte)

Udaberria


Erleak lorez lore
txoriak kantari
tximeletak mendian
posez dantzari.
Aritz (8 urte)

viernes, 13 de junio de 2008

Pailazo txikia


Ijilijiji , ajalajaja
indartsu dauka eztarria
alaitu nahi duelako
Euskal Herria.
carlos (7 urte)

Pailazoa


Elurra bezain zuri
dauka aurpegia,
batzuetan negar
besteetan irria.
Gorka (8 urte)

Pailazo sudur gorria


Pailazo sudur gorria
zapata bat zaharra
bestea berria.
Raul (8 urte)

martes, 3 de junio de 2008

Urtaroak


Urre kolorea
Udazkenrako
eta zuri zuria
Negurako.
Aser (7 urte)

URTAROAK


Urteak ditu
lau soineko
eguzkitsua
Udarako.
Cristian (9 urte)

URTAROAK


Urteak ditu
lau soineko
loreduna
Udaberrirako
Andoni (7 urte)

jueves, 22 de mayo de 2008

NIRE TXORIA


Nahi duzuenak ikusi
balkoian dago zintzilik
hegoak ditu luzeak
eta lumaia berdea.
Xabier (8 urte)

GURE TXORIA


Txoria dugu etxean
sartuta gaixoa kaiolan
gustatzen zaio alpistea
eta ura edatea.
Oier (7 urte)

GURE TXORIA


Etxean dugu txoria
aitak dendan erosia
goizero digu kantatzen
eta egunon esaten.
Tamara B. (8 urte)

viernes, 9 de mayo de 2008

EGUNON


EGUNON

Egunon eguzkia,
egunon haizea,
egunon txantxangorri
moko luzea.
Fatima (8 urte)

TXANTXANGORRIA


TXANTXANGORRIA

Azkenean txantxangorriak
errietan egin dit txioka
baina ezin askatu nuen
loaren soka.
Ane (7 urte)

HAIZEA


HAIZEA

Haizearen fereka
sentitu dut gero,
tapakipean gorde naiz
bero-bero.
Adrian (7 urte)

EGUZKIA


EGUZKIA

Eguzkia sartu da
nire ohera,
azkar itzuli naiz
beste aldera.
Aitor (7 urte)

miércoles, 30 de abril de 2008

Inguru maitea


INGURU MAITEA

Basora banoa
ikusten dut arraina,
urak laztantzen duen belarra
eta goian zeru urdina.
Mikel (8 urte)

Ingurua maite dut


INGURUA MAITE DUT

Nik ingurua maite dut
maite maite dut.
Nik ingurua maite dut
maite maite dut.
Janet (7 urte)

Nire ingurua


NIRE INGURUA

Basora banoa
ikusten dut txoria,
hegaz dabilen pinpilinpauxa,
zuhaitzen hosto berdea.
Esteban (7 urte)

martes, 22 de abril de 2008

GARIA


GARIA

Aurten gure ortuan
artoa berde erne da.
Erremualdoaren errotarria
harri gorrizkoa da.
Tamara (8 urte)

TXORIA


TXORIA

Txindorra txori
txirripitalaria da
txantxibiri-txantxibiri
gabiltzanean.
Irene (7 urte)

Dortoka


DORTOKA

Dortoka dotore dator
dama horren dorretik
dortokarekin omen dago
dama maitemindurik.
Leire (8 urte)

miércoles, 5 de marzo de 2008

Aurkezpena


Gu Munoako 1go zikloko neska mutilak gara. Aurten gauza berri asko egiten ikasten ari gara eta gure lanak erakutsi nahi dizkizuegu. Hemen aurkezten ditugu egindako lan batzuk guztiok gozatzeko.