jueves, 22 de mayo de 2008

NIRE TXORIA


Nahi duzuenak ikusi
balkoian dago zintzilik
hegoak ditu luzeak
eta lumaia berdea.
Xabier (8 urte)

GURE TXORIA


Txoria dugu etxean
sartuta gaixoa kaiolan
gustatzen zaio alpistea
eta ura edatea.
Oier (7 urte)

GURE TXORIA


Etxean dugu txoria
aitak dendan erosia
goizero digu kantatzen
eta egunon esaten.
Tamara B. (8 urte)

viernes, 9 de mayo de 2008

EGUNON


EGUNON

Egunon eguzkia,
egunon haizea,
egunon txantxangorri
moko luzea.
Fatima (8 urte)

TXANTXANGORRIA


TXANTXANGORRIA

Azkenean txantxangorriak
errietan egin dit txioka
baina ezin askatu nuen
loaren soka.
Ane (7 urte)

HAIZEA


HAIZEA

Haizearen fereka
sentitu dut gero,
tapakipean gorde naiz
bero-bero.
Adrian (7 urte)

EGUZKIA


EGUZKIA

Eguzkia sartu da
nire ohera,
azkar itzuli naiz
beste aldera.
Aitor (7 urte)